Patxoki Berria proiektua sustengatu

Patxoki Berria proiektua finantzatzen laguntzeko, emaitza egiteko 4 molde badira (kreditu txartela, banku-transferentzia, eusko transferentzia eta txekeak).

Emaitza bakoitza garrantzitsua da ! Eraikiri eginiko emaitzak % 66ko zerga murrizketarako eskubidea ematen du, zergen araudi orokorreko 200 eta 238 bis artikuluetan aitzinikusia den baldintza orokorrak betetzen dituelako.(*)

Elkarrekin, desafioa altxa dezagun! Aitzinetik milesker !

(*) Zerga kenkariaren onuradun izan zaitezke: 100 euro ematen badituzu, zergetarik 66 euro kenduko zaizkizu eta zuretzat ororen buruko kostua 34 eurokoa bakarrik izanen da.


Emaitza kreditu txartelarekin

Hello asso webgunearen bidez


Emaitza banku-transferentzia bidez

Eraiki-ren IBAN zenbakia: FR76 1027 8022 7700 0214 4140 143

RIB-a ikus hemen klik eginez:

Banku-transferentzia edo eusko biramendu baten ondotik zerga-ordainagiria nahi baduzu, idatzi iezaguzu, hemen klikatuz, zure deitura, izena eta helbidea gehituz, dokumentua editatzeko.


Emaitza eusko transferentzia bidez

Euskal Moneta webgunean.

Eraiki Funtsera zuzentzekoa: 659668903 kontu-zenbakia

→ RIE-a ikus (Eusko identitate-adierazpena)

Banku-transferentzia edo eusko biramendu baten ondotik zerga-ordainagiria nahi baduzu, idatzi iezaguzu, hemen klikatuz, zure deitura, izena eta helbidea gehituz, dokumentua editatzeko.


Emaitza txeke bidez

Eraikiren izenean, behereko helbidera igortzekoa:

20 cordeliers karrika
64100 Baiona


Oinordekotzen, dohaintzen, bizi asurantzen

Eraiki laguntzeko eta bere orainaren eta geroaren jabe

den Euskal Herriaren alde Eraikiren ekintzei molde iraunkorrean ekarpenak egiteko, molde anitz badira.

Horien artean, ondarearen transmisioa:

  • Oinordekotza egin, zure testamentuan Eraiki izendatuz zure ondasun guziaren edo ondasunen zati baten transmititzeko.
  • Zure bizi asurantza transmititu, elkartea zure kontratuaren onuradun gisa izendatuz.
  • Dohaintza bat egin, proiektu konkretuak laguntzeko berehalako keinua.

Hiru molde hauek zure engaiamendua luzatzeko parada ematen dizute absolutuki sustengatu nahi duzun kausa baten alde, etorkizuneko belaunaldietan eragin sendo eta iraunkorra ukanez.

Segitu beharreko pausoei buruz gehiago jakiteko, ez duda eta sar zaitez gurekin harremanetan.

Elkarrekin, eraiki dezagun etorkizun solidario eta zentzuduna!