Oinordekotza, dohaintza, bizi asurantza

OINORDEKOTZAK:
ETORKIZUNA ERAIKITZEKO TRANSMITITU

Oionordekotzak, ondare osoa edo haren zati bat (ondasun higiezinak,baliozko objektuak, diru-kopuruak, etab.) zuk hautaturiko onuradun bati, Eraikiri adibidez, transmititzeko aukera ematen duten testamentu-xedapenak dira. Horretarako, zure testamentuan, edozein momentotan aldatzen edo ezeztatzen ahal duzun dokumentoan, Eraiki aipatzea aski da.

Hainbat oinordekotza mota badira:

Unibertsala

zure ondasun guziak Eraikiri oinordekotza gisa uzten

Unibertsal gisa

zure ondasunen zati bat Eraikiri edo beste onuradun batzuei oinordekotza gisa uzten duzu.

Partikular gisa

ondasun zehatz bat oinordekotza gisa uzten duzu (adibidez, arte objektu bat edo diru kopuru bat).

Ez duda zure notarioa kontsultatzeko zure nahietara hobekienik egokitzen den formula hautatzeko gisan.

KARGUEKILAKO OINORDEKOTZA:
HARRI BATEZ BI XORI!

Karguekilako oinordekotzak zure ondasunak gurasoei edo lagunei transmititzeko parada ematen dizu, aldi berean Eraikik sustatzen dituen proiektuak sustengatuz; orduan Eraikik atal administratiboa eta ondoriotasunari loturiko zergen ordaintzea kudeatuko du.

Nola dabil karguekilako oinordekotza?

Praktikan, testamentuan adierazten duzu Eraiki ondoriotasun osoaren hartzaile bilakatzen dela, zure ondasunen zati bat beste onuradun batzuei (lagunei, zure familiako kideei, etab.) birbanatzeko eginkizunarekin. Bere estatusari esker, Eraiki oinordetza-zergaren ordaintzetik dispentsatua da, eta horrek franko murrizten ditu zerga-kargak, jakinez premu partikularra ondarearen balioaren % 60ra zergapetua izan daitekeela

Adibide konkretua:

hark lehenik 60.000 euroko ondare-zerga ordaindu beharko du. Eraiki ondoriotasun osoaren hartzaile izendatuz, 40.000 euroko diru-kopuru garbia hurbileko horri ematearen ardura emanez, Eraiki da ondare-zerga ordainduko duena. Hau 24.000 euro baizik ez zaio kostako Eraikiri, zenbait kostu eta oinordetza zergaren salbuespenaz baliatuz. Zure hurbilekoak 40.000 euro lortuko ditu, ondare zerga kudeatzeko edo ordaintzeko beharrik gabe, eta Eraikik 36.000 euro. Denak irabazle dira.

Xehetasun gehiagorentzat eta zure notarioarekin parada hau kontuan hartzeko, gurekin harremanetan sar zaitez. Elkarrekin, eman diezaiogun zentzua zure ondoriotasunari.

Dohaintza: bizi zarenoko

laguntza zehatza

Dohaintzak ondasun bat (diru-kopurua, etxea, lursaila…) berehala eta ezin aldatuzko moldean transmititzeko aukera ematen du, zure legezko oinordekoen eskubideak errespetatuz.


Eraikik hainbat dohaintza mota onartzen ditu:

Jabetza osoa

jabetza bat behin betiko ematen diozu Eraikiri.

Jabetza hutsa

jabetza baten erabilera edo diru-sarrerak mantentzen dituzu (adibidez, etxebizitzaren alokairua), zure heriotzaren karietara Eraikiri jabetza osoa bermatuz.

Behin-behineko gozamen eskubidea

Eraikiri ondasun baten erabilera (edo haren diru-sarrerak) ematen dizkiozu epe finkorako, usaian hiru urterentzat gutienez.

Hitz egin zure notarioarekin zure egoerari egokiena den formula aztertzeko.

Bizi asurantza:

aurrezki solidarioa

Bizi asurantza Eraiki laguntzeko tresna sinple eta eraginkorra da, aurrezki-kontratu baten malgutasuna atxikiz. Eraiki onuradun izendatuz gero, zure engaiamenduari irauteko parada eskaintzen diozu.

Bi aukera dituzu eskura:

  • “Bizitza-kasuan” izeneko bizi asurantza: kontratu batzuk Eraiki-ri ohiko ordainketak egiteko aukera ematen dute bizitzan zehar.
  • “Heriotza-kasuan” izeneko bizi asurantza: aurrezturiko zenbatekoak, baita haien interesak ere, Eraikiri helaraziko zaizkio zure heriotzaren karietara.

Nola pasatu zure bizi asurantza hainbat elkarte/onuraduni?

Zure kontratuaren onuradun klausula pertsonalizatuz, hainbat onuradun izenda ditzakezu, norbanako zein elkarte, eta funtsak zure hautuko proportzioen arabera banatuz. Adibidez, % 70 zure hurbilekoei zuzentzen ahal diezu eta % 30 Eraikiri. Zure onuradun klausula aldatzeko, aski da bakarrik harremanetan sartzea zure aholkulariarekin edo zure finantza-erakundearekin, zehatz-mehatz adieraziz onuradun bakoitzaren deitura, helbidea eta esleiturikoaren ehunekoa. Desmartxa hori edozein unetan alda daiteke, kostu gehigarririk gabe, zure aurrezkiak beti zure nahiak eta engaiamenduak isla ditzan.

« Lekukotasuna »

Ainize Butron,

Zuhurren biltzarreko kidea

Funtsaren gobernantza oso demokratikoa da eta halaber nahiko kontrolatua edo mugatua funtsak bere oinarrizko baloreekin bat egiten segituko duela ziurtatzeko. Horrekin ere haren higiezinen hondarea interes orokorraren eta Eraikiren oinarrizko helburuen zerbitzuko dagoen ondasun amankomuna izaten jarraituko duela ziurtatu nahi da.

Jarri Ainizerekin harremanetan