Nor gara?

“Eraiki funtsak bere orainaren eta etorkizunaren jabe den Euskal Herri libreago, jasangarriago eta solidarioagoaren eraikitzeko lan egiten du, hizkuntza, kultura eta nortasun loratuez zein irekiez eta abegitsuez aberatsa den Herria.

Munduaren aniztasunari eta erresilientziari bere ekarpena egitea du helburu, ekologia, klima, demokrazia, justizia soziala eta nazioarteko elkartasunaren arloko erronkei hobeki erantzuteko. Jendarte eredu parte hartzailea plantan ematen lagundu nahi du; bazterkeria eta deskriminazioa errefusatuz; berdintasuna, elkar-laguntza, urritasuna eta bizikidetza sustatuz; baltsako ontasunak garatuz eta pertsonen loratzea eta planetaren mugak errespetatzea xede dituen ekonomian oinarrituz”.

Eraikiko araudietarik ateratua.

Lehendakariaren hitza: Xebax Christy

“Euskal Herria, gure garaiko erronkei buru egiteko erantzunak lantzen diren esperimentazio lurraldea da. Tokiko eta mundu mailako erronkei dagokienez, Euskal Herriko biztanleek tresnak moldatzen dituzte eta baliabide kolektiboak mobilizatzen etorkizun libre, jasangarri eta solidarioa asmatzeko.

Eraiki funtsa elkarrekin egiteko euskal ohitura horren parte da. Elkarteen eta hainbat egituraren lur eta higiezinen ondarea bermatzeko tresna da Eraiki . Funts honek bermatuko du ondare komun horrek iraunkorki segituko duela interes orokorraren eta mugimenduaren zerbitzura, irabazi xede asmorik gabe. Eraiki-k, dirua bilduz eta Euskal Herriko proiektu eta mugimenduen probetxuko birbanatuz, eragina biderkatuko du eta urrunago eta azkarkiago ikusteko aukera emanen digu.”
Sébastien “Xebax” Christy, Eraiki-ko lehendakaria

Euskal Herri burujabe, solidario eta iraunkor bat eraikitzeko lanean diharduten elkarte eta mugimenduek osatzen dute Administrazio Kontseilua. Bi biltzarrek laguntzen dute: aliatuenak (ELA, EHLG edo Euskal Moneta-rekin, adibidez) eta jende zuhurrena, Iparraldearen zerbitzuko ukan duten ibilbidearengatik hautatuak izan diren pertsonalitatez osatua.

Bestalde, higiezinen, kudeaketaren edo zuzenbidearen arloan adituak eta trebetasunak dituzten pertsonak osaturiko Aholku batzordeak erabaki edo eragiketa estrategikoei buruzko iritzia eman beharko du, batez ere eskualdatze-eragiketa edo lur eremu eskuratzean.

Administrazio Kontseiluko kideak eta Ekosistema biltzarreko kideak:

Jérémie Bude

Alda Elkartearen Ordezkaria

Sébastien “Xebax” Christy

Manu Robles Arangiz Fundazioaren ordezkaria

Julien Clapié

Bizi! Elkartearen ordezkaria

Lilas Dinclaux

Bizi! Elkartearen ordezkaria

Oihana Driollet

Hariztia Elkartearen Ordezkaria

Antton Harignordoquy

Manu Robles Arangiz Fundazioaren ordezkaria

Xabier Harlouchet

Enbata Elkartearen ordezkaria

Anne Lacouture

Manu Robles Arangiz Fundazioaren ordezkaria

Malika Peyraut

Alda Elkartearen Ordezkaria

Laure Tezier

Alda Elkartearen Ordezkaria

Elouan Trichard

Bizi! Elkartearen ordezkaria

Laurent Vettorel

Patxoki Elkartearen Ordezkaria

Aliatuen Biltzarreko kideak

Iker Elosegi

EHLGren ordezkaria

Mendi Esteban

Euskal Monetaren ordezkaria

Roger Harguindeguy

Euskal Monetaren ordezkaria

Amaia Muñoa

ELA sindikatuaren ordezkaria

Unai Oñederra

ELA sindikatuaren ordezkaria

Agnès Sallaberry

EHLGren ordezkaria

Jende Zuhurren biltzarra:

Juliette Bergouignan

Iñaki Berhocoirigoin

Ainize Butron

Jean-Louis Davant

Jean-Daniel Elichiry

Jean-Noël “Txetx” Etcheverry

Aña-Marie Grenié

Aholku Batzordeko kideen zerrenda: karguen izena:

Henri Azcue

kooperatiba-sozietate kudeatzailea

Jacques Echaniz

Domofranceko ondareari buruzko estrategien zuzendari ohia

Jean-Michel Gorostiague

kontulari erretretatua

Adrien Roussel-Jourde

lur solidario eta iraunkorrarekin engaiaturiko notarioa

Marie-Claire Sallaberry

Herrikoa, tokiko inbertsio solidarioko kapital sozietatearen kudeatzaile ohia

Dokumentu baliosak

  • Eraiki Funtsaren estatutuak
  • Barne araudia